XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

F.40 Epe Laburrerako tituluak

Epe laburrerako tituluen errubrikak (F.40), beren mugaeguna hurbil, normalean 12 hilabete eta gehienez 2 urtera, duten zirkulatzera destinatutako tituluz ordezkatutako finantz aktiboak jasotzen ditu.

Aktibo hauen balio nominala, jaulkitzeko momentuan erabakia eta zifra borobil batez adierazia dago, eta normalean aldez aurretik ordaintutako interes batzuk ematen dituzte.

Berreskura daitezke beren balio nominalean epe jakin batera, edo beren jaulkipeneko momentuan finkatutako datatik aurrera.

Titulu hauek fondoak ipintzeko baliabide batzuk dira.

F.50 Obligazioak

Obligazioen errubrikak (F.50), hainbat urtetarako epemuga duten tituluak barnehartzen ditu, normalean kupoien bidez ordaintzen den interes finko edo indiziatua dutenak eta jaulkitzeko momentuan finkatutako datatik aurrera berreskura daitezkeenak.

Obligazioak, jeneralean burtsan kotizatzen diren fondo negoziagarriak (503) ipintzeko baliabide batzuk dira.

F.60 Akzioak eta beste partaidetzak

Akzioak eta beste partaidetzak errubrikak (F.60), nortasun juridikoa duten sozietateen, nortasun juridikoa ematen dien estatutu batez zuzkitutako enpresa publikoen eta kuasisozietateen mozkin posibleetan, eta likidazioko kasuan aktibo garbietan parte hartzeko eskubidea ematen duten aktibo finantzarioak biltzen ditu.

F.60n jasotako finantz aktiboak, fondoak ipintzeko tresnatzat ematen dira.

F. 70 Epe laburrerako kredituak

Epe laburrerako kredituak errubrikak (F.70), gordailutan formalizatzen ez diren eta beren sorkuntzako momentuan erabakitako epemugak normalean gehienez urtebete eta sabuespen gisara gehienez 2 urte suposatzen duten kredituak besarkatzen ditu.

Epe laburrerako kredituak finantzaketako baliabide batzuk dira eta titulutan (truke-letra, ordainduko, etab.etan) gauzatzen direnean, titulu horiek ez dute fondoak ipintzeko baliabideen izaerarik (720).

F.80 Epe Ertain eta Luzerako Kredituak

Epe ertain eta luzerako kredituak errubrikak (F.80), gordailutan formalizatzen ez diren eta beren sorkuntzako momentuan erabakitako epemugak normalean gutxienez urtebete eta salbuespen gisara gutxienez 2 urte suposatzen duten kredituak besarkatzen ditu.

Epe ertain eta luzerako kredituak, finantzaketako baliabide batzuk dira eta titulutan (truke-letra, ordainduko, etab.etan) gauzatzen direnean, titulu horiek ez dute fondoak ipintzeko baliabideen izaerarik (720).